XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alkarrizketa

Edadekoek badeke non emon denpora:

LAGUN ARTEA Jubilatuen alkartea

Orain sei bat urte sortu zan Sopelan jubilatu eta edadekoen tertulialeku eder bat.

Euren barri jakin gurean, parejetu gintzezan bertara.

Han, Beatriz Blanco Urzelai, Primitivo Rincon, Emeterio Ansoleaga, David Sanz, Mikaela Calvo eta Juan Jose Arestigaz egin gendun berba.

S.M.: Egunero zatoze hona?

Emeterio: Batzuk ia beti, nozipinean beste batzuk,... karta jokoan, edaten, meriendatxuak egiten, berbaten eta, holantxe emoten dogu denpora.

Primitivo: Eskursinoak bere, egiten doguz.

Martian Erriojara joan ginen, Apirilean Nafarroara, Martian 12 egun bota genduzan Galizian eta 50 lagun joan gintzezan.

Bagilean Andorra eta Lourdesera, Irilean Torrelavegara 3 autobus bete beteak eroan genduzan.

Bije honetara, joateko gogo itzela eukan andra bateri txoferraren ondoan egin behar izan geuntsan lekua.

Atara kontua!

Urrian Gernikara bere, joan ginen.

S.M.: Eta zenbat lagun parajetuten zare normalean?

Beatriz: Gero behean ikusiko dozu... jenderik gehien zapatutan etorten da, baina sasoiak bere, badauka eraginik.

S.M.: Eta Etxean, bertoko zer dozue aitetuteko moduko?

Primitivo: Adiskidetza merienda bat egin gendun eta zaharrenei omenaldi bat egin aken.

Bandeja bat emon aken eta berton izan ziren udal agintariak, alkatea eta Juan kontzejala.

S.M.: Eta zelan trataten zaitue Juanek?

Emeterio: Aurten gitxiago kobratu badogu bere, ez gara kejatzeko moduan.

Ulertutzekoa da gauza ez dagoena hain ondo.

Ondo portaten direz.

Behintzet hemen ezer beharko bageunke seguru nago udalak lagunduko leiskiune.

Hemetik etorten da Juan egun guztietan zelan garen jakiteko.

Sano ondo trataten gaitue.

Primitivo: Ingeruotako zaharren etxeetarik onena geure hauxe dozue.

Beatriz lehendakaria eta neu Uribe Kostako delegadu eta idazkaria garela esateagaz dana dozu esanda, ez?

Halan da ze, geuk geituten doguz ingerukoak eta berton batzartzen gara danok.

Erdian edo dagoenez gurea, eta geu garenez gehitxuago ekiten dogunok ba, halantxe gabiltzez indar aldetik bere, gehitxuago aginduten ta...

S.M.: Istalazino aldetik eta, zelan...?

Primitivo: Hau eskola eta maisu-maestren etxea zan.

Udalak, eskola gora eroan eun handitzeko eta orduan, jubilatuontzat itzi euskuen etxe hau.

Beheko partea, bera bakarrik bere, itzela da.

Udagoienetik hasita hor gabiltzez meriendak eta treberakadak egiten...